sábado, 23 de marzo de 2013

POBREZIA HIRUNEN-POBREZA EN IRÚN

Hau da irunen dagoen pobreziari buruz bilatu behar duenaren taldeak egin duena horain arte.
Esto es lo que a hecho hasta ahora el grupo que tiene que buscar información sobre la pobreza uqe hay en Irún.


21.000 familiarengana iritsi da 2012an Elikagaien Bankua

2012an inoiz baino elikagai gehiago jaso zituen Gipuzkoako Elikagai Bankuak Oiartzunen eta Bergaran dituen egoitzetan. Oiartzunen, zehazki, 1,6 milioi kilo jaki kudeatu zituzten, eta ia bi milioira iritsi artekoak Bergarako egoitzan jaso zituzten. Horiek guztiak Gipuzkoako 21.000 familiak baliatu zituzten iaz.
Egunero, goizean, 11:30ak arte, ematen dizkiete jakiak bankuarekin hitzarmena duten elkarte eta eragileei Oiartzungo Lanbarren industriaguneko biltegian. Boluntarioen jarduera frenetikoa izan ohi da tarte horretan, azkar eta modu ordenatuan lan egiten dute furgonetak iritsi ahala. 1997an sortu zuten bankua, eta 1998an hasi ziren lanean, helburu zehatzarekin: elikagaien xahubidearekin bukatzea.
Ordutik bide luzea egin du bankuak. Asko zabaldu dute sarea, eta erakundeen, merkataritza guneen, enpresen eta bestelako eragileen laguntza dute elikagaiak jasotzeko eta banatzeko bidean. Urtetik urtera gora doa elikagaiak jasotzen dituztenen kopurua, eta Oarsoaldean eta Bidasoan ia 40 talde, elkarte eta eragilek hartzen dituzte gaiak bankutik, gero euren herrietan eta auzoetan beharra dutenen artean banatzeko. Astero, hilabetero, edo aldian behin jasotzen dituzte premiazko laguntza horiek bi eskualdeetako boluntarioek.
Azken ordukoak
Bankuak hainbat tokitatik elikatzen du bere biltegia. Batetik, Europako Batasunak ematen ditu lehengaiak —2012an horien kalitatea handitu dela nabarmendu dute bankuko ordezkariek—, bestetik kanpainen bidez ere lortzen dituzte elikagaiak, eta denda eta merkataritza guneekin ere hitzarmenak dituzte.
Azken horiekin azken orduko bilketa sistema jarri zuten abian 2009an: produktu freskoak —barazkiak eta fruta batez ere— jasotzen dituzte egunero modu horretara. Iaz, 800.000 kilo jaki lortu zituzten azken ordukoekin.
Ondoko bideoan Lanbarrengo pabilioian nola lan egiten duten ikus daiteke.
Videoak:
 Erakundeak Irunen:

-         Udala
-         Cáritas
-         Elikagaien Bankua     Oiartzun (Irun)
-         Zerbitzu Sozialak - Giza zerbitzuak Irungo udala.
-         Eskutitzak
-         Baimenak eskatu
Cáritas: Donosti Paseo Salamanca 2,cp 20003
Telefono:  943440744

TALDEKA

Lana arinagoa izateko taldeka banatu gara eta talde bakoitzak eginbehar desberdin bat dauka. 6 Talde gara guztira eta bakaoitzak izan propio bat dauka desberdintzeko.

Para que el trabajo sea mas comodo nos hemos repartido en grupos y cada grupo tiene un que hacer diferente. En todal somos 6 grupos y cada uno tienes un nombre propio para diferenciarse de los dema.

1. Topero
2.xalud
3.kebab
4.congitos everiwhere
5.morenitos

jueves, 14 de marzo de 2013

ENTRADA-SARRERA

Hola, queridos lectores:
Somos los alumnos de segundo de la eso de Toki Alai; una escuela de Irún y en este blog os queremos informar de nuestro proyecto. Nuestra idea es hacer una recolecta solidaria para conseguir los alimentos fundamentales y darlos a los bancos de alimentos para que éstos los repartan entre los necesitados. En el blog os iremos informando de los pasos que vamos dando y todo sobre este proyecto. Si quereis saber algo más comentar y os contestaremos.Muchas gracias.

Kaixo, irakurle maiteak:
Irungo Toki Alaiko bigarren mailako ikasleak gara. Blog honetan gure proiektuari buruz hitz egingo dizuegu. Gure ideia da oinarrizko elikagaien jasoketa solidario bat egitea elikagaien bankura eramateko eta hauek behardunei banatzeko.Blog honetan gure pausu guztiak eta proiektuari buruz guztia kontatuko dizuegu. Zerbait gehiago jakin naia baduzue komentario bat egin eta guk erantzungo dizuegu. Mila esker.